Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako proiektua

Eskola Futura Etudiant Contact Projet

Eskola
Futura

Euskara eta Okzitanieraren irakaskuntza etengabe garatzen ari da klase elebidunen garapenari esker. Horregatik, irakasle gehiago kontratatzeko beharra gero eta handiagoa da.

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak ikasleentzako formakuntzarako dispositibo berri bat proposatzen du frantses/euskara eta frantses/okzitaniera eskola publiko elebidunetan irakasteko eskatzen den heziketa eta oposaketa prestatzeko.

Eskola Futura (Irakaslegaiak AEN) INTERREG POCTEFA europar funtsak finantzatutako mugaz gaindiko proiektua da.

Euskarazko edo okzitanierako formakuntza linguistiko horiek oposaketak gainditzeko beharrezkoa den hizkuntza maila lortzen ahalbidetzen dute. Izen-emate, formakuntza eta mugikortasun gastuak proiektuaren barne hartuko dira.

Bordeleko Unibertsitatea, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Toulouseko Jean Jaurès Unibertsitatea, Montpellierreko Paul Valéry Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitatearen inplikazioak eta Euskararen Erakunde Publikoa eta Okzitanierako Erakunde Publikoa partaide diren instituzioek, irakaslegaientzako formakuntza egokiak eskeintzea ahaltzen dute.