Gehien
Bilaka zaitez frantseseko eta euskarako elebidun!
Helburuak
Euskarako klaseak emateko irakasleen kontratu-lehiaketara aurkezteko beharrezkoak diren gaitasunak barneratzea eta iparraldeko lehen hezkuntzako eskoletan frantses eta euskarako irakasle elebidun bihurtzea.
Nori zuzendua
L3 mailan (3. maila) izena eman duten edo jadanik lizentzia bat duten eta lehen hezkuntzako irakasle bilakatu nahi duten Akitania Berriko ikasleentzat (euskal ikaskuntza lizentziakoentzat izan ezik).
Noiz?
2. promozioa: 2019ko sartzean
- 2019ko Apirilaren 8tik > 2019ko maiatzaren 13ra: izen-emateak www.eskola-futura.eu gunean
- 2019ko ekainean: elkarrizketak aurre-hautatutako hautagaiekin
- 2019ko irailean: Zornotzako barnetegian hizkuntza trebakuntzaren hasiera
- 2020ko irailean: 1. mailako MEEF Masterra Paue eta Baiona artean.
ZER NOLAKO FINANTZA-LAGUNTZA?
Izen emate, formakuntza eta mugikortasun gastuak proiektuak estaltzen ditu.
Nola?